Ilargi non zaude

Sorotan Bele

Compositor: Sorotan Bele

Esaidazu nere hilargi maitea
Zergatik da bizitza hain krudela?
Behin baino gehiagotan bururatu zait
Bizitzaren muga zeharkatzea
Inpernua ondo ezagutzen dut
Pare bat aldiz bertan egon naiz!

Satan partikularra daukat nik
Gorputzetik desagertzen ez dena
Motibo baten bila
Nabil egunero
Larrosaren arantza
Barruraino sartua
Esaidazu nere hilargi maitea

Heriotzaren hegian ikusi gara
Geru zu okerrago jarri zinen
Ta inportantzirik ez nion nahi eman
Hasieratik onartu ezina zen
Ta azkenaldi hontan konturatu naiz
Agian nere hilargia ez dela egongo
Eguzkia ateratzerakoan
Motibo baten bila
Nabil egunero
Larrosaren arantza
Barruraino sartua

©2003- 2024 lyrics.com.br · Aviso Legal · Política de Privacidade · Fale Conosco desenvolvido por Studio Sol Comunicação Digital